AlhondigaBilbaok Arturo Fernandez protagonista duen "Los hombres no mienten" antzezlana estreinatuko du ekainaren 3an

Arturo Fernandez berriro izango da Bilbon
ALHONDIGABILBAO
Actualizado: martes, 31 mayo 2011 15:52

BILBO, 31 May. (EUROPA PRESS) -

AlhondigaBilbao zentroko auditoriumak Eric Assous autorearen "Los hombres no mienten" estreinaldia hartuko du, Arturo Fernandez aktore espainiar ospetsua protagonista dela. Antzezlanari Moliere Saria eman diote Parisen 2010ean, eta aisialdi eta kultura zentro bilbotarrean antzeztuko da ekainaren 3tik 26ra.

Modu honetan, lehen aldiz, Arturo Fernandez ez da Bilboko Aste Nagusian egongo, bi estreinaldi aldi berean aurkeztuko baititu: batetik, AlhondigaBilbaokoa, eszena-antzerki espazio berri gisa; bestetik, Arturo Fernandezen konpainiaren ekoizpen berria, autore berberaren "La Montaña Rusa" antzezten aritu baita hiru urtez jarraian.

Oraingoan, Arturo Fernandez bi profesional handirekin batera agertuko da eszenatokian, Sonia Castelo eta Carlos Manuel Diaz aktoreekin, hain zuzen ere. Aktore biek dute ibilbide luzea, eta antzerkigintzan eta telebistan eskarmentu handia daukate.

"Los hombres no mienten" lanak bikotekideen harremanak aztertzen ditu, ikuspuntu ezberdinetatik. Protagonistek besteei buruzko egia jakin nahi dute, eta Eric Assos autoreak pertsonaiekin jolasten du bere ohiko maisutasun eta dotoretasunarekin. Intrigaz beteriko lan dibertigarri eta argi8 honek antzezlan onenaren Moliere 2010 Saria jaso du Parisen.

Ikuskizun hau ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude, BBK-ko kutxazainetan edo internet bidez, eta AlhondigaBilbaoko Infopuntuan. Prezioa 25 eurokoa da.