Amorebieta-Etxanoko Udalak baieztatu du ardien izurritea partikular baten lonjatik datorrela

Actualizado: lunes, 10 agosto 2015 18:17

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Amorebieta-Etxanoko Udalak (Bizkai) eskatutako txostenek baieztatzen dute Jauregizahar auzunean dagoen ardien izurritea partikular baten lonjatik datorrela. Udalak lonja hau zigilatu du eta beharrezko garbiketa lanak burutu ditu. Aurreko astean birritan fumigatu da eta oraingoan Udalak jarduera eremua zabaldu du izurrite honekin lehenbailehen amaitzeko.

   Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi duenez, mota honetako jardueretan ohikoa den protokoloari jarraituz, abuztuaren 4an fumigatu zen lehen aldiz, hain zuzen ere izurritea antzeman zen egun berean.  Abuztuaren 7an berriro ere lan berdina burutu zen, arlo honetako adituen esanak jarraituz.

   Fumigatu den bitartean, oraindik ere lanean ari da udala, Jauregizahar parkeko gunea eta ingurua behar bezala seinaleztatuta eta inguratuta daude, auzokideen infektatzea ekiditeko.