Anari eta Atxaga elkarrekin, "Desertuko biztanleei buruz" errezitaldian

Bernardo Atxaga eta Anari
Foto: ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: martes, 10 marzo 2015 13:32

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Bernardo Atxaga idazlearen eta Anari kantari eta konpositorearen ahotsek bat egingo dute asteazken honetan, martxoaren 11n, Bilboko Arriagako antzokiko "Arriagako Gelatxoak" egitasmoaren barruan, "Desertuko biztanleei buruz" izeneko errezitaldian, 20:00etatik aurrera.

   Arriagako arduradunek adierazi dutenez, Anariren eta Atxagaren ahotsak "basamortuan barreneko bidaia bat kontatzeko erreminta" izango dira eta, abestiak ez eze, Asun Garikanoren "Far Westeko Euskal Herria" edota Atxagaren beraren "Nevadako egunak" liburuetako pasarteak ere entzun ahal izango dira, besteak beste.

   Bernardo Atxaga eta Anari, sorkuntzari dagokionez, oso pertsona aktiboak dira. Anari Alberdi kantari, musikari eta konpositoreak, beti ere euskara adierazpide aukeratuta, hainbat lan argitaratu ditu eta hamaika kolaborazio egin ditu.

   Bernardo Atxaga, bestalde, euskarak hizkuntza literario moderno bezala erdietsitako adierazkortasun eta indarraren erreferente bihurtu da, bai eta euskal sortzaile sakon eta originalenetako bat ere, izan ere hainbat poema, liburu, eleberri eta haurrentzako ipuin argitaratu ditu.

   Sarrerak 8 eta 12 euro arteko prezioak erosi daitezke www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edota antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.