Angostoko (Araba) Artisautza Azokaren beste edizio bat ospatuko da irailaren 4an

Artisautza Azoka egingo da beste behin Angostoko Santutegi inguruan
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: viernes, 2 septiembre 2011 19:35

GASTEIZ, 2 Sep. (EUROPA PRESS) -

Angostoko (Gobiarango Villanañe, Araba) Artisautza Azoka egingo da beste urte batez iraileko lehenengo igandean, tradizioari eutsita, Angostoko Andre Mariaren Santutegia inguratzen duten landetan, Arabako eskualde honen gaitasuna sustatzeko asmoz.

Añanako Landa Garapenerako Elkartea aritu da antolamendu lanetan, eta bere kideen iritziz, 10.000 lagun baino gehiago bilduko da 1990eko hamarkadaren hasieran berreskuratu zen ekitaldi tradizional horretara. Azoka hori izan zen urte askoan Arabako eskualde honetako azokarik ezagunena, eta hori dela-eta inguruko herrietako abeltzain guztiak joaten ziren hara.

Azoka berreskuratu ondoren, bertan bilduriko lagunek eta artisauk -70 baino baino gehiago iaz- finkatu egin dute Angostoko Azoka etapa

berri honetan.

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko diputatu Borja Monjek esan du Arabako diputatu nagusi Javier de Andres eta foru gobernuko kideak han izango direla, eta animatu egin ditu guztiok Angostoko landetara joateko, artisautzaz eta Arabako produktu tipikoez gozatzeko". "Angoston igandean dugun hitzordua aukera ona da eskualde zoragarri honek dituen ezaugarri eta berezitasunak ezagutarazteko", esan du Nekazaritza Saileko diputatuak.

Txahala eta patatak dastatzea izango da goiz horretarako prestaturiko jarduerarik nabarmenena. Azokaren 20. ekitaldi honetan Boilurrek prestatuko du janaria, eta 1.000 anoa baino gehiago banatzeko asmoa dute bertaratutakoen artean.