Animabasque Business Animaziozko Nazioarteko IV. Azoka egingo da Bilbon ostegunean

Actualizado: martes, 29 marzo 2011 15:54

BILBO, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Animabasque Business Animaziozko Nazioarteko Azokaren laugarren edizioa egingo da ostegun honetan Bilboko Euskalduna Jauregiko E aretoan, eta guztira animaziozko 12 proiektu aurkeztuko ditu.

Azoka goizeko saioan egingo da, 9:00etatik 14:00etara, eta aurkeztuko diren 12 proiektuetatik lau euskal enpresenak dira, sei Espainiako konpainienak eta Erresuma Batuko eta Errusiko bana. Era berean, bideo-jokoei buruzko aurkezpen berezi bat ere egingo dute.

Bestalde, Eiken Ikus-entzunezkoen Euskal Klusterreko iturriek jakinarazi dutenez, Animabasque Business Azokak ekimen aitzindari bat jarriko du martxan Business Angels-en lankidetzarekin, animazio proiektuak dituzten enpresak inbertitzaileak izan daitezkeenengana hurbiltzeko ekimena, hain zuzen ere.