AP-8ko bide geldoa itxiko da Gerediaga parean (Bizkaia) gaur gauean, Donostiako noranzkoan

Actualizado: martes, 7 junio 2011 12:18

BILBO, 7 Jun. (EUROPA PRESS) -

AP-8 autobideko Iurreta-Gerediaga (Bizkaia) zatian hirugarren bidea egiteko lanek aurrera darraite, eta gaur gaueko 22:00etatik bihar goizeko 6:00etara, itxi egingo da galtzadako errei geldoa, Donostiarako noranzkoan, Gerediaga parean.

Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez, AP-8ko errei hori itxi behar da kilometro-puntu horretan autobidearen azpiko pasabide baten habeak jartzeko.