Aparteko segurtasun dispositibo batek segurtasuna bermatuko du itsasadarrean su artifizialetan

La ría a su paso por Bilbao
EUROPA PRESS
Actualizado: viernes, 18 agosto 2017 13:14

DONOSTIA, 18 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, 2017ko Aste Nagusia dela-eta, Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzak, Bilboko Udalak, Itsas Kapitaintzak, Bilboko Itsas Salbamenduak eta Guardia Zibilak itsasadarrean su artifizialak direnean aparteko segurtasun-dispositibo bat jartzea erabaki dute.

Su artifizialak direla-eta, azken urteotan itsasadarrera ontzi gehiago etortzen dira eta horrek nabigatzeko eta pertsonei begira marko segurua bermatzea ahalbide dezaten neurriak hobetu beharra ekarri du. Hain zuzen ere, 2016an 300 ontzi bildu ziren eta ez zen garrantzizko gorabeherarik gertatu.

Bilboko Su Artifizialen Lehiaketaren XXVII. edizioko Autobabes, Segurtasun eta Larrialdietarako Planean, Bilboko Udalak jarduteko neurriak ezarri ditu ontzien pilaketa dela-eta itsasadarrean arazorik sortuko balitz.

Bilboko Itsas Kapitaintzak antolatutako segurtasun-dispositiboan honako hauek izango dira parte hartuko dutenak: Guardia Zibilaren Itsas Zerbitzua, Itsasoko Salbamendua, Bilboko Udaleko Suhiltzaileak, eta Bizkaiko Gurutze Gorria. Bizkaiko Itsasertz-Mugartearen eta Bilboko Portuaren laguntza ere izango da.