Apirilaren 30ean amaituko da Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sarira hautagaitzak aurkezteko epea

Actualizado: miércoles, 15 abril 2015 13:36

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

   Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2015eko sarira hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 30ean bukatuko da. Irabazleak 20.000 euroko sari ekonomikoa jasoko du, bere sustatzaileek gogorarazi dutenez.

   Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria 1995ean sortu zen, Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorrean aktibo jarraitzen duten curriculum nabarmenenak saritzeko. Saritutako pertsonaren lan osoak Euskal Herriko kultur garapenean modu eraginkorrean eragina izan behar du. Euskal kulturan urtero ematen den sari ospetsuenetariko bat da, zientzia eta sorkuntza alorrean.

   Hautagaitzak modu pertsonalean edo hirugarren pertsonek aurkeztu ditzakete, erakunde edo unibertsitate departamentuek, zientzia eta kultura erakundeek. 20.000 euroko sari bakarra emango da, eta 2015eko ediziorako curriculumak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da.