Arabako Aldundiak aireko argazkiak egin dizkie lurraldeko beste 18 udalerriri, hirigintza plangintza hobetzeko

Buradon Gatzagako argazkia
ARABAKO ALDUNDIA
Actualizado: jueves, 5 enero 2017 12:26

GASTEIZ, 5 (EUROPA PRESS)

Arabako Foru Aldundiak aireko argazkiak egingo dizkie lurralde historikoko beste 18 udalerriri, aireko sistemen bitartez. Tresna horren bidez, "errazagoa" izango da hirigintza plangintza, eta argazkiok Ingurumen eta Hirigintza Sailak lehendik dauzkan kartografia eta ortoargazkiei batuko zaizkie, foru erakundeak jakinarazi duenez.

Gainera, Arabako Aldundiak arabar guztien esku jarri ditu kalitate handiko aireko irudi horiek. Proiektua duela zenbait hilabete hasi zuten lehenengo 14 udalerrien irudiekin, eta orain proiektu horren bigarren fasea burutu da, datu base hori handituz, beste 18 udalerri eta 87 herriguneren argazkiak ere sartu baitira.

Horrela, arabarrek eskuragarri dituzte argazki horiek guztiak, doan, www.araba.eus webgunean. Hain zuzen, proiektuarne bigarren udalerri hauen argazkiak gehitu dira: Amurrio, Aramaio, Armiñon, Arratzua-Ubarrundia, Bernedo, Elciego, Bilar, Iruña Oka, Kripan, Kuartango, Bastida, Guardia, Lantziego, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Eskuernaga, Iekora eta horietako 87 kontzejuak.

Dokumentazio grafikoko lan hauek aurrera jarraituko dute Arabako geografia guztia osatu arte, helburua baita lurraldeko herri eta udalerri guztiak edukitzea eskura agintaldia amaitu aurretik.

Era berean, Arabako Foru Aldundiak eguneratu egin ditu lurralde historikoaren ortoargazki edo argazki bertikal deritzenak, herriguneen kartografia hobetzeko aukera ematen dutenak, hain zuzen. Irudi horiek lortzeko hegaldi pilotatuak egin dira azken hamar urte hauetan. Ortoargazkiak zein kartografia berria -1:500 eskalakoa- dagoeneko eskura daude inprimatu eta bistaratzeko www.araba.eus webgunean.