Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatuko dute

Actualizado: martes, 11 abril 2017 13:24

GASTEIZ, 11 (EUROPA PRESS)

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak hitzarmena sinatuko dute euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Bi erakundeak lankidetzan ari dira 2006tik Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko, eta lankidetza horrek indarrean jarraituko du sinatuko duten hitzarmen berriarekin. Horrela, foru erakundeak astearte honetan egin duen Gobernu Kontseiluak 40.000 euro bideratzea onartu du, hitzarmenak aurreikusten dituen ekimenetarako.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak iragarri duenez, hitzarmenaren bidez, bi erakundeek sentsibilizazio kanpainak antolatu, sustatu eta aurkeztuko dituzte, Euskararen Txantxangorria sustatuko dute, eta euskara merkataritza eta ostalaritzan erabiltzeko dinamizazio programa bat garatuko dute. Aisialdian, astialdian eta kirolean ere euskara sustatzeko lan egingo dutela hitzematen dute.

Horrez gain, Arabako Aldundia eta Gasteizko Udala lankidetzan arituko dira Euskararen Nazioarteko Egunean ikastetxeetarako prestakuntza saioak antolatzeko eta euskal kultura eta kultur sektorea euskararen aldetik sustatzeko.