Arabako Aldundiak Transform@ europar proiektua aurkeztu die merkataritzako 20 bat eragile publiko eta pribaturi

Transform@ programa aurkezteko saioa
ARABAKO ALDUNDIA
Actualizado: miércoles, 3 mayo 2017 13:07

GASTEIZ, 3 (EUROPA PRESS)

Arabako Foru Aldundiak Transform@ europar proiektua eta bere prestakuntza tresnak aurkeztu dizkie asteazken honetan lurralde historikoko merkataritza arloko 20 bat eragile publiko eta pribaturi. Proiektuaren xedea da landa zonaldeetako lehiakortasuna eta enplegu aukerak handitzea, merkataritza elektronikoa sustatuz.

Transform@ proiektu europarra da eta Arabako Aldundia da buru. Espainia, Belgika, Portugal, Grezia eta Poloniako hainbat erakunde eta enpresak parte hartzen dute. Bazkide parte hartzaileek duela sei hilabete egin zuten lehenengo nazioarteko bilera Arabako Foru Jauregian, eskualde bakoitzeko helburuak eta hartzaileak, lanak egiteko egutegia, ekimenaren zabalkundea eta ebaluatzeko tresnak definitzeko.

Nazioarteko bigarren hitzordua apirilaren 20an izan zen, Anberesen
(Belgika), eta hasierako materiala berrikusi eta amaitzeko baliatu zen: lineako prestakuntza ikastaro bat. Ikastaro horrek 12 modulu izango ditu hainbat gairen gainean (merkataritza elektronikoaren kontzeptua eta balioa, alderdi teknikoak, behar diren trebetasun digitalak eta abar). Hainbat tresna eta baliabide ere izango ditu, hala nola testu artxibategiak, bideo tutorialak, probak eta multimedia aurkezpenak.

Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak asteazken honetan aurkeztu die material hori Arabako merkataritza arloko 20 bat eragile publiko eta pribaturi, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udal, kuadrilla Arabako Merkataritza Ganbera, Gasteiz-On, AENKOMER, APILL, APYMCA, Lautada Bizirik, SEA, AJEBASK,
AMPEA, AKE eta Lautadako, Mendialdeko eta Arabako Errioxako bulego
teknikoari.

ERALDATZE DIGITALA

Arabako Aldundiak jakinarazi duenez, informazio eta baliozkotze saioaren bitartez lortu nahi izan da merkataritza arloarekin, landa munduarekin eta merkataritza elektronikoarekin lotutako esparru desberdinetako adituek ezagutzea lineako prestakuntza ikastaroa, eta euren iritziak eta hobekuntza proposamenak helaraztea. Eragile horiek guztiak jakinaren gainean edukiko dira proiektuak izaten dituen aurrerapenen gainean eta material guztia jendeak erabiltzeko moduan jartzearen gainean.

Transform@ programak beste prestakuntza material bat ere eskainiko dio merkataritza arloari, jolas birtual interaktibo moduan, eta aukera emango die saltokietako arduradunei esperientziaz eta benetako enpresa egoeren simulazioen bidez ikasteko.

"Arabako eta Europako beste eskualde batzuetako landa merkataritzaren eraldatze digitala bultzatu nahi dugu ikasketa programa baten bitartez. Programa oinarritzen da merkataritza elektronikoko trebetasunak garatzeko diseinatuta dauden tresnetan. Azken helburua da atea irekitzea on line salmentei eta horrek sortzen dituen aukera guztiei", Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru diputatuak azaldu duenez.

Bere iritziz, merkataritzak lagundu dezake biztanleak finkatzen eta Arabako landa eskualdeen biztanle galerari galga jartzen, eta lineako
salmenta tresna eraginkorra da produktuak eta zerbitzuak saltzeko herri txiki eta ertaineatn, non hurbileko kontsumitzaile fisikoak gutxi diren. "Gauza biak batu eta ustiatzeko egingo dugu lan", ziurtatu du.