Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako merkataritza ganberek ETEak laguntzen jarraituko dute

Actualizado: miércoles, 6 abril 2011 19:17

GASTEIZ, 6 Abr. (EUROPA PRESS) -

Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako merkataritza ganberetako ordezkari nagusiek enpresa txiki eta ertainak (ETE) laguntzen jarraituko dutela adierazi diote gaur Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariari.

Izan ere, Lopez merkataritza ganberetako arduradun nagusiekin bildu da gaur, eta bertan, 2010eko amaieran onartu zen araudia berriaren ondorioz merkataritza-erakundeak nola geratu diren azaldu diote.

Lehendakaritzako egoitzan elkartu dira denak, ordubetez. Han izan dira Arabako Ganberatik, Gregorio Rojo presidentea eta Eduardo Mozo de Rosales idazkari nagusia; Bilboko Ganberatik, Jose Angel Corres, Mikel Arieta-araunabeña eta Juan Carlos Landeta, presidentea, zuzendari gerentea eta idazkari nagusia, hurrenez hurren; eta Gipuzkoako Ganberatik, Pedro Esnaola presidentea eta Endika Sanchez idazkari nagusia. Lopezek Lehendakaritzako idazkari nagusi Manu Salinero izan du lagun.

Joan den den abenduan onartu zen Erret Dekretuaren ondoren, erakunde horiek zer-nolako funtzionamendu-eredu berria izango duten azaldu dioten hiru merkataritza ganberetako arduradunek Eusko Jaurlaritzako lehendakariari; izan ere, Erret Dekretu horren ondorioz, Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen Legea aldatu egingo da, eta aldaketa horrek eragina izango du orain arte jasotzen zuten finantzazioan.

Horren inguruan, merkataritza ganberetako arduradunek Lopezi adierazi diote euskal enpresen modernizazioaren alde egiten jarraituko dutela aurrerantzean ere, are gehiago, enpresa txiki eta ertainen alde, lehiakorragoak izan daitezen, merkatua gero eta zabalagoa eta globalizatuagoa dela ikusita.