Arabako Foru Aldundiak 1,9 milioi euro inbertituko ditu Aiarako suteen aurkako eta salbamendu zerbitzuan

Actualizado: martes, 18 enero 2011 14:07

GASTEIZ, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Arabako Foru Aldundiko Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailak 1.957.000 euro bideratuko du aurten Aiarako Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako. Kopuru horretatik, hil honetan bertan esleipena egingo da lehenengo hiruhilekorako, hain zuzen, 483.000 eurokoa.

Foru erakundeko arduradunek Gobernu Kontseiluan erabaki hau hartu ondoren gogorarazi dute Aldundiak honelako zerbitzuen finantzaketa hartzen duela bere gain 20.000 bizilagun baino gutxiagoko herrietan.

Esleipen honi gehitzen zaio lurraldean egiten dituen zerbitzuengatik

Gasteizko Suhiltzaileen Zerbitzurako oraintsu bideratutako 3,2 milioi euroko ekarpena.