Arabako Foru Aldundiak 2,8 milioi euro zuzenduko ditu Artium Fundaziora

Actualizado: martes, 25 enero 2011 18:39

GASTEIZ, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak proposatuta, Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Artium Fundazioari 2,8 milioi euroko urteko ekarpena egitea onartu du.

Claudio Rodriguez Arabako diputatu nagusiordeak prentsaurrekoan gogoratu du foru erakundeak Artiumi egiten dion diru-ekarpena museoaren aurrekontu osoaren %53,2 dela.

Museo arabararren aurrekontua modu honetan osatzen da: Eusko Jaurlaritzak %11,6 jartzen du, Gasteizko Udalak %5,3 eta Espainiako Kultura Ministerioak %3. Gainontzekoa ekarpen pribatuek jartzen dute.