Arartekoak 4.500tik gora kontsultei erantzun zien 2010ean eta 3.100dik gora bisita jaso zituen

Iñigo Larmaca Arartekoa 2010eko txoistena ematen Arantza Quiroga Eusko Legebeltz
ARARTEKOA
Actualizado: martes, 29 marzo 2011 19:38

BILBO, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Arartekoak 4.528 kontsultari erantzun zien 2010. urtean zehar, eta kontsulta horiek telefonoz edo Arartekoaren arreta zuzeneko hiru bulegoetako batera joan diren pertsonek egin zituzten. Guztira, 3.158 bisita jaso zituen, eta horietatik 734 (%23,24) kexa bihurtu ziren, Iñigo Lamarca Arartekoak Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteari gaur emandako 2010. urteari buruzko txostenak jasotako datuen arabera.

Bestalde, 2010ean 1.859 kexa aurkeztu ziren, eta gainera, urtean zehar ofiziozko 59 espediente hasi zituen Arartekoak. 2010ean erabat izapidetu ziren kexei dagokienez, jarduera desegokia izan zela iritzi zion aztertutako kexetatik %32,44tan, eta aztertu ostean jarduera desegokia izan zela iritzi ziren kexetatik %79,85etan, eragindako administrazioak zuzendu egin zuen kexa sortarazi zuen jarduera.

Kexak zein arlori dagozkion kontuan hartzen badira, 2010. urtean gora egin zuten gizarte-arloarekin zerikusia zuten kexak, bai eta trafiko, hezkuntza, herri-administrazioen zerbitzu eta etxebizitza arloetako kexek ere.

Joan den urtean, udalen kontra egin ziren kexarik gehienak (%42,07), ondoren Eusko Jaurlaritzaren jardueren kontra (%35,73) eta azkenik foru aldundien kontra (%16,01). Nolanahi ere, espedienteekin zerikusia duten administrazioak aztertzeak ez du esan nahi horiek okerreko jarduerarik egin zutenik, baizik eta, soil-soilik, beraien jardueraren batek kexa eragin zuela.

Kexagileek beren borondatez eta izenik eman gabe betetako galdera-sortak hauxe erakusten du: Arartekoaren esku-hartzea (hau da, erakutsitako interesa, laguntzeko prest egotea, egindako gestioak, eta abar) "oso ontzat" edo "nahiko ontzat" jo zutela (erantzun dutenetatik %80,87k), beraien arazoa konpondu ez bada edo beraiek nahi bezala konpondu ez bada ere.

2010an bi txosten berezi aurkeztu dizkio Arartekoak Eusko Legebiltzarrari: "EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren arloan" eta "Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoera".

Gaur aurkezturiko urteko txostenean, berriz, EAEko administrazioei egindako sei gomendio orokor eta azterlan bat biltzen dira. Gurasoen erantzukizun partekatua banandutako bikoteetan: botere publikoen eginkizuna; Familia, lana eta norberaren bizitza bateratzeko neurri gisa bideratzea lanaldia murrizteko eta moldatzeko edo aldatzeko eskaerak; Familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio oztopo formalak kentzea; Emakume eta gizonen arteko berdintasuna jaietan; Gardentasuna eta agiri publikoak eskuratzeko eskubidea, bereziki ingurumen informazioa eskuratzea; eta

Zaborraren tasa kobratzea, nahiz eta Gipuzkoako zenbait udalerritan zerbitzua modu eraginkorrean eman ez, dira sei gomendioak.

Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak dira Eusko Legebiltzarrari aurkeztutako azterlana.