Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur Zarauzko Photomuseum-en

Photomuseum, Zarautzen (Gipuzkoa)
ID DOMÓTICA
Actualizado: domingo, 19 agosto 2018 9:42

DONOSTIA, 19 Ago. (EUROPA PRESS) -

Urtero egin ohi duten moduan, Zarauzko (Gipuzkoa) Photomuseum-ek Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du gaur. Izan ere, gaurko egunez aurkeztu zuten Parisen, 1839an, lehenengo prozedura fotografikoa: dagerrotipoa. Nicéphore Niépce eta Louis-Lacques-Mandé Daguerre izan ziren aurkikuntza hura egin zutenak; geroago, hobekuntza teknikoek asmakizunaren garapenarekin batera ekarri zuten argazkigintza.

Photomuseum-eko iturriek adierazi dutenez, "zientziaren eta arteen alorretan bere aplikazioak asko izan dira eta entzutetsuak". Zentzu horretan, azpimarratu nahi izan dute hainbat artista plastikok "espiritu berritzaile eta esperimentalarekin" jo dutela bai argazkigintzara, bai zinemara. Hala, gaurko ekitaldia 11.30etan hasiko da: aurreskua dantzatuko dute Daguerreren monumentuaren aurrean, lore-eskaintza egingo diote, eta bertsoak ere kantatuko dituzte. Eguerdian, Bilboko Arte Ederren museoko zuzendari Miguel Zugazak hitzaldia emango du: 'La fotografía y el museo' (Argazkigintza eta museoa).