Argentina, Brasil, Guatemala, Peru eta Txileko sei pelikula aurkeztuko dira Zinema Eraikitzen ekimenaren 26. edizioan

'Paula'.
DONOSTIA ZINEMALDIA
Actualizado: miércoles, 20 agosto 2014 18:32

BILBAO, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Argentina, Brasil, Guatemala, Peru eta Txileko sei pelikula aurkeztuko dira Zinema Eraikitzen ekimenaren 26. edizioan, irailaren 22an, 23an eta 24an, 62. Donostia Zinemaldiaren barruan, Europa-Latinoamerika III. Koprodukzio Foroaren egun beretan, antolatzaileek asteazkenean jakinarazi dutenez.

Aurten, Zinema Eraikitzen ekimena, guztira, 121 film jaso ditu, 25 herrialdetatik. Hauek dira Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Ekuador, El Salvador, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Guatemala, Herbehereak, Hong Kong, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Panama, Peru, Portugal, Puerto Rico, Suitza, Txile, Uruguai eta Venezuela.

Azkenean 26. Zinema Eraikitzen-en aurkeztuko diren filmak Ana Katzen 'Mi amiga del parque' (Argentina-Uruguai), Jayro Bustamanteren 'Ixcanul' (Guatemala-Frantzia); Salvador del Solaren 'Magallanes' (Peru-Argentina-Kolonbia); Aly Muritibaren 'O homem que matou a minha amada morta / To My Beloved Dead' (Brasil); Sergio Castroren 'La mujer de barro' (Txile-Argentina) eta Eugenio Canevariren 'Paula' (Argentina-Espainia) dira.

Ana Katzen 'Mi amiga del parque'-k eta Aly Muritibaren 'O homem que matou a minha amada morta / To My Beloved Dead'-ek I. Koprodukzio Foroan parte hartu zuten, proiektu gisa.

Zinema Eraikitzen-en 26. edizioan, 200.000€-rarteko balioa izan dezakeen Industriaren Zinema Eraikitzen saria emango da. Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Vértigo Films enpresak film baten postprodukzioaz arduratuko dira, ingelesez azpititulaturiko DCP kopia egiteraino, eta horrez gain, filma Espainian banatuko dute.

Zinema Eraikitzen Latinoamerikako zinemari laguntzeko programa bat da, eta urtean bitan egiten da, Donostiako Zinemaldiaren eta Cinélatino-Rencontres de Toulouse jaialdiaren barruan.