Arkeologia Topaketak hasiko dira Bilboko Arkeologia Museoan astearte honetan

Actualizado: lunes, 24 noviembre 2014 16:48

BILBO, 24 Nov. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen Bilboko Arkeologia Museoak Arkeologia Topaketen seigarren edizioa antolatu du, arkeologiaren arloan aurkeztu diren edo laster aurkeztekoak diren azken tesiak erakusteko. Horrela, bost hitzaldi programatuko dira astearte honetatik, azaroaren 25etik, abenduaren 3ra bitartean. Saioak doakoak izango dira eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez.

Hitzaldiak arkeologian dabilen edozeini eta adituei irekita egongo dira, bai eta arkeologiaren zaleei ere. Bertaratutakoei ikerketa konplexu eta luzeen berri emango zaie, baina eguneroko hizkeran, teknizismo eta formulazio akademikorik erabili gabe. Ikerketaren xede izan diren gaiek lotura puntu bat dute: arkeologia. Analisi metodo hori iraganeko gizakien komunitateek nahita edo nahi gabe utzitako aztarna materialak ikertzeko erabiltzen da. Beraz, oso antzinako aldi historikoetarako edo nahiko berrietarako erabili daiteke.

Horrela, astearte honetan, azaroaren 25ean, José Angel Lecandak "Vasconia: desde el otro lado de la frontera (siglos V-VII)" hitzaldia emango du, eta asteazkenean, hilaren 26an, Sergio Escribanok "Estudiando la vajilla de la abuela: razones, modos y conclusiones de una investigación sobre la cerámica de los siglos XII y XIV" izango hizpide.

Halaber, ostegunean, azaroaren 27an, Maite García Rojasek "Hace 12.000 años en el País Vasco. Recurrencias e innovaciones técnicas ante un cambio climático" izenburuko hitzaldia eskainiko du. Abenduaren 2an, Idoia Grau arituko da hzlari, "Arqueología de los animales en la Edad Media. Álava en el contexto de la Península Ibérica" hitzaldiarekin, eta azkenik, abenduaren 3an, Jone Castañosek "Los últimos bisontes y renos de la costa vasca" gaia izango du hizpide.