Arriaga Antzokiak "Almuerzo en casa de los Wittgenstein" antzezlana eskainiko du bihartik igandera

Carmen Machi aktorea
TEATROARRIAGA.COM
Actualizado: miércoles, 23 febrero 2011 18:50

BILBO, 23 Feb. (EUROPA PRESS) -

Antzerki-generoak aurrera darrai Bilboko Arriaga Antzokian, eta bihartk igandera bitartean "Almuerzo en casa de los Wittgenstein" izenburuko lana izango da ikusgai. Saio guztiak 20:00etan dira, igandekoa izan ezik, 19:00etan izango baita, ohikoa den moduan, antzoki bilbotarretik adierazi dutenez.

Hiru aktore ospetsu igoko dira Arriagako oholtzara, Thomas Bernhard antzerkigileak familia-harremanei buruz idatzi zuen obra gogor honekin: Carmen Machi "Dene"-ren rolean, Angels Bassas "Ritter"-en rolean eta Mingo Rafols "Voss"-en rolean. Josep Maria Mestresen zuzendaritzarekin eta Miguel Saenzen itzulpenarekin, muntaia honen eszenografia Pep Duranena da, argiztapena Txema Orriolsena eta jantziak Nina Pawlowskyrenak.

Voss edo Ludwig (Mingo Rafols) Austriako eroetxe ezagunenetako batetik atera berri den filosofoa da. Europa zaharreko familia jantzi eta dekadente bateko semea izaki, Ritter eta Dene arrebek (erretiratutako aktoreak biak) ongietorriko bazkaria antolatuko diote etxean. Dene (Carmen Machi) arreba nagusia da, eta bere obsesioa Voss zaintzea eta familiako bizitzan berriz integratzea da; Ritter (Angels Bassas), berriz, arreba gazteena da, eszeptikoena eta maleziatsuena.

Hirurek munduari buruzko ikusmolde desberdinak dituzte, eta haien desadostasun sakonak agerian geratuko dira obraren hiru eszenetan, alegia, bazkaldu aurretik, bazkarian eta bazkalondoan igarotzen diren hiru eszenetan. Hiru ekitalditan, egiak agertuz joango dira, batzuetan egia mingarriak eta beste batzuetan harrigarriak, eta neba-arreben arteko elkarbizitza zein zaila den erakutsiko dute. Gaiaren inspirazio-iturria Ludwig Wittgenstein filosofoa eta honek bere arrebekin izandako harremanak dira.

Familia dirudunen konbentzioetan harrapatutako hiru pertsonaien topaketa honetan, egia ezezagunak eta sarritan harrigarriak azalduko dizkiote elkarri.