Arrigorriagako (Bizkaia) III. Merkatari Eguna ospatuko da asteburu honetan

Actualizado: miércoles, 23 febrero 2011 14:58

BILBO, 23 Feb. (EUROPA PRESS) -

Arrigorriagako (Bizkaia) III. Merkatari Egunak merkataritza-jarduera itzuliko dio udaletxeko plazari ostiraletik igandera bitartean. Guztira, zenbait sektoretako 15 saltoki jarriko dira udaletxe inguruan, beren standetan oso prezio eskuragarriko produktu-sortak erakusteko. Hitzordua Arrigorriagako Merkatarien Elkarteak (ADECKA) antolatu du, Udalaren diru-laguntzarekin.

Asteburu osoan zehar, Arrigorriagako ekonomiaren eragilearen agertokia izango da Merkatari Eguna. Salgai egongo diren produktuen artean egongo dira, besteak beste, nagusientzako nahiz haurrentzako arropak, loreak eta jakiak.

Arrigorriagako III. Merkatari Egunaren inaugurazioa ostiralean izango da, 11:00etan. Jarduera ez da etengo 21:00ak arte, ordu horretan itxiko baitira instalazioak. Larunbatean, standak 10:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik, eta, igandean, 10:00etatik 15:00etara.

Larunbatean eta igandean, 11:00etatik 15:00etara, ADECKAk haurrentzako tailerrak antolatuko ditu, bai eta haurrak entretenitzeko ludoketa ere, gurasoek erosketak egiten dituzten bitartean.