Artista, zientzialari eta humanistak bilduko ditu "Mestizajeak" topaketak Donostian urriaren 18an etra 19an

Literaturaren eta zientziaren arteko harremana aztertuko dute
EHU
Actualizado: lunes, 10 octubre 2011 13:59

DONOSTIA, 10 Oct. (EUROPA PRESS) -

Literaturari eta zientziari buruzko "Mestizajeak" izenburuko topaketa ospatuko da urriaren 18an eta 19an Donostian, eta Bernardo Atxaga, Alberto Rojo edo Luisa Etxenike bezalako artista, zientzialri eta humanista ospetsuak bilduko ditu. Donostia International Psysics Center (DIPC) zentroak, Materialen Fisika Zentroak (CFM), Jakiunde eta Kutxak antolatu dute topaketa. Sarrera doakoa eta irekia da.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) iturriek adierazi dutenez, topaketan zehar, "zientzia eta literaturen arteko elkarrizketa posible al da?"; "elkarri zerbait esaterik al diote?; "zein ekarpen egin diezaiokete batak besteari?; "elkarrekintza hori zilegi al da?" bezalako galderei erantzuten saiatuko dira topaketan.

"Mestizajeak" nazioarteko topaketan, literatura eta zientziaren arteko harreman ezberdinak miatuko dira, eta haien arteko mugan kokatzen den espazio amankomunaren aukerak aztertuko dira.

"Eztabaidatzeko, ezberdin pentsatzeko eta irudimena lantzeko gunea izango da; bilatzeko, elkartzeko eta desadostasunak adierazteko gunea; ezagutza modu berriak sortzeko eta zabaltzeko gunea. 'Mestizajeak'

ekimenak artearen eta zientziaren arteko muga igarotzeko bide berri bat ireki nahi du eta, bertan, ideia berriak sortzeko lur emankorra sortu", azaldu dute antolakuntzatik.

Zehazki, ondorengo gonbidatuak bertaratuko direnekin solasaldia egingo dute: Bernardo Atxaga (idazlea), Alberto Rojo (fisikaria eta musikaria), Mariasun Landa Etxebeste (idazlea), Guillermo Martinez (idazlea eta matematikaria), Agustin Fernandez Mallo (fisikaria eta idazlea), Luisa Etxenike (idazlea) eta Luis Saez Rueda (filosofoa).

Mintegi eta hitzaldien bitartez burutuko da topaketa. Mintegiak Donostia International Psysics Center (DIPC) zentroaren auditoriumean izango dira, 9:00etatik 14:00ak arte, eta hitzaldiak, aldiz, Andia kalean Kutxak duen ekitaldien aretoan, 18:00etatik 21:00ak arte).