Ate irekien jardunaldi berri bat izango da Dbusen aste honetan

Dbuseko garajeak
Foto: DONOSTIIAKO UDALA
Actualizado: lunes, 13 febrero 2012 12:40

DONOSTIA, 13 (EUROPA PRESS)

   Dbusen garajeak bisitatzeko ate irekien jardunaldi berri bat egingo da asteazkenean eta ostegunean, otsailaren 15ean eta 16an, eta Donostiako Alde Zaharreko eta erdialdeko bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak, Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez.

   Auzo horietan bizi diren guztiek, Dbuseko garajeak eta bere trafiko atala (kontrol zentroa, SAE, bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak eta abar) eta tailerrak (garbiketako makinak, erregai-tangak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea eta abar) ikusi eta Dbusen seguru bidaiatzeko modua ezagutu nahi badute, izena eman dezakete comunicacion@dbus.es helbidera mezu bat bidalita edo garajeetara deituta (943 000 200).

   Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela-eta, Dbus ate irekien jardunaldiak antolatzen ari da herritarrentzat garajeetako instalazioak eta konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo ugarietako bizilagunek bisitatu dituzte jada, eta emaitzak "oso onak" izan dira.

   Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera: Herrera-Bidebieta-Mirakruz gaina, martxoaren erdialdean; Intxaurrondo-Ategorrieta-Ulia, apirilaren bukaeran; Aiete-Apaizgaitegia, maiatzaren erdialdean; Amara-Loiolako Erriberak, ekainaren hasieran; Igeldo-Añorga, ekainaren bukaeran. Aldez aurretik baieztatuko dira data zehatzak.