Audience taldeak "Amerikanuak" filmaren soinu-banda zuzenean aurkeztuko du ekainean eta uztailean

Audience taldeak "Amerikanuak" zuzenean interpretatuko du
PRODUCCIONES SERRANO
Actualizado: lunes, 30 mayo 2011 14:28

BILBO, 30 May. (EUROPA PRESS) -

Audience talde gernikarrak "Amerikanuak" dokumentalaren soinu-bandarako sorturiko konposizioak zuzenean aurkeztuko ditu ekainean eta uztailean emango dituen "Audience plays Amerikanuak" kontzertuetan. 2010ean Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkezturiko dokumentalaren irudietan oinarritutako kontzertuak izango dira.

Producciones Serranoko iturriek jakinarazi dutenez, taldearen aurreko lanak ez bezala, boskote bizkaitarrak dokumentalarentzat eginiko abestien konposizioari eta interpretazioari ekingo dio zuzeneko irudiekin batera.

"Amerikanuak" (2010) Nacho Reigek eta Gorkak Bilbaok zuzenduriko eta izenburu berdina duen dokumentalaren soinu-banda da. Audience taldeak dokumentalarentzat zuzenean sorturiko 19 kantak, blues, rock eta folk soinutan oinarritzen dira. Dagoeneko ohizkoak diren gitarra, biolin, piano eta steel guitarrari, aurretiaz grabaturiko oinarri eta programazioak batu zaizkio, taldearen lehen lan luzearen antzera, eta esperimentaziora eramaten ditu erritmo tradizioanalak.

Musika amerikarraren erroak eta aukera berrien bila joandako pertsonen istorioek bat egiten dute kutsu bereko oinarri duten irudi eta kantetan, joan-etorriko bidaia balitz bezala. Gernikako boskoteak Jose Lastra ekoizlearekin grabatu du "Amerikanuak" soinu-banda, aurretiaz "Some Lovely Hands On Dry Skin" (2001) eta "Second Handed" (2002) diskoekin egin zuen modura.

Modu honetan, ekainean eta uztailean zenbait kontzertu eskainiko ditu talde gernikarrak "Audience play Amerikanuak" izenburupean. Zehazki, ekainaren 3an Gasteizko Jesus Ibañez de Matauco Antzokian izango da; 10ean, Zumaiako (Gipuzkoa) Aita Mari aretoan; 18an, Sevillako Unibertsitatean; uztailaren 9an, Eskoriatzan (Gipuzkoa), Unibertsitateko Klaustroan, eta uztailaren 11n, Barakaldoko (Bizkaia) Hermanos parkean.