A-8 autobidea estutu eta bi bide erabiliko dira bihartik astelehenera, Santanderreko noranzkoan

Actualizado: jueves, 10 febrero 2011 18:56

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

A-8 autobidea estutu eta bi errei erabiliko dira bihartik datorren astelehenera bitartean, Santanderreko noranzkoan, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko Portugalete-Trapagaran zatiko lanen ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.

Zehazki, bihar gaueko 23:00etatik datorren asteleheneko 5:00ak arte estutuko da A-8 eta galtzadako bi bide baino ez dira erabiliko, Santanderreko noranzkoan, 126 kilometro-puntuan. Estutzearen arrazoia Trapagarango bidezubiko juntura konpontzeko lanak dira.