Autonomoek eta negozio txikiek teknologia berriak erabiltzen ikasteko lan saioa egingo da apirilaren 7an eta 9an Bermeon

Bermeoko Behargintza zentroa
Foto: BERMEOKO UDALA
Actualizado: viernes, 7 marzo 2014 12:37

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Autonomoek eta negozio txikiek teknologia berriak erabiltzen ikasteko eta lehiakorragoak izateko lan saioa egingo da apirilaren 7an eta 9an Bermeoko (Bizkai) KZgunean, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara. Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez eta Bermeoaldeko Behargintzaren lankidetzarekin antolatzen duen tailerra doakoa da eta hamar langile baino gutxiago duten autonomo eta mikroETEei zuzenduta dago.

   Antokakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, ekimenaren helburua da negozio txikiek Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologien (IKT) probetxua hartzen laguntzea, lehiakorragoak izan daitezen.

   Lan saioan, besteak beste, honakoak erakutsiko zaizkie parte hartzaileei: bezero berriak lortzeko negozioa google mapsen kokatzea, SMS eta mailingak bezeroei bidaltzea, eta negozioa dinamizatzea sare sozialetan profil profesional baten bidez.

   "Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilera lagungarria da bezero gehiagorengana iristeko, eurekiko harremana hobetzeko, denbora eta kostuak aurrezteko, eta eraginkorra izateko. Salmentak gehitu egiten dira bezeroak pozago daudelako eta establezimenduaren barneko kudeaketa errazten da, denbora eta kostuak aurreztuz, besteak beste", azaldu dute.

   Hortaz, lan saioan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago apirilaren 2ra arte Bermeoaldeko Behargintzan (94 617 9190 edo prospekzioa@bermeo.org). Informazio gehiago nahi dutenek www.euskadinnova.net webgunean eskura dezakete.