Azkoitia-Urretxu bidegorria itxita egongo da ostiralean eta astelehenean

Actualizado: jueves, 5 marzo 2015 18:03

DONOSTIA, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Azkoitia-Urretxu bidegorria itxi egingo da ostiral honetan, martxoaren 6an, eta datorren astelehenean, martxoaren 9an, sastraka kendu eta garbiketa lanak egin behar direlako, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Plataformak duen zabalera ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez, bidegorria erabat itxiko da aipaturiko bi egunetan, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 17:30era.