Bost arlo izan ditu lehiaketak

Azkue Fundazioak Iñaki Ugarteburu sariak banatu ditu euskarazko Wikipediara egindako ekarpen onenen artean

Foto de la Noticia
Foto: Bizkaiko Foru Aldundia

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)


   Iñaki Ugarteburu sariak banatu ditu gaur Azkue Fundazioak Bilboko Rekalde aretoan, euskarazko Wikipediara egindako ekarpen onenen artean, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatu eta Azkue Fundazioko presidentea buru izan duen ekitaldian.

   Iñaki Ugarteburu sariak izen bereko Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntzako irakaslearen omenez antolatu ziren, sarera eta euskarazko Wikipediara arlo horri euskaraz egindako ekarpenak nabarmentzeko. Iñaki Ugarteburu, osagilea eta filologoa ikasketaz, euskalgintzan lan asko egindakoa zen, batez ere unibertsitate mailako euskarazko irakaskuntza bultzatzen.

   Lehiaketa bost arlo ezberdineko ikasleei zuzenduta egon da: Natur Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak, Giza Zientziak eta Teknika eta Teknologia. Ekimena euskarazko Wikipedia sustatzeko antolatu zen pasa den martxoan. Ikasleei bere lan eta artikuluak euskarazko Wikipedian sartzeko gonbidapena luzatu zitzaien, hamar lanik onenak sarituak izango zirelarik, bi sari kategoria bakoitzeko.

   Sarituak aukeratzeko, balorazio batzordeak zenbait irizpide izan ditu kontuan, hala nola lanaren edukia, euskararen txukuntasuna eta multimedia-baliabideen erabilera, bideoak edo argazkiak, esaterako. Sareratu diren bost lanik onenei ordenagailu eramangarri bana eman zaie.

   Balorazio batzordeak aurkezturiko lanen kalitatea eta originaltasuna nabarmendu du. Osasun Zientzietan, Iñigo Romero izan da irabazlea "Barne belarri" artikuluarekin; Natur Zientzietan, Adrian Hugo Llorente, "Antropologia Fisikoa" artikuluarekin; Gizarte Zientzietan, Aitor Gorrotxategi, "AMIA Analisi" artikuluarekin; eta Teknika eta Teknologian, Jon del Olmo, "Kontrol lausoko sistema" artikuluarekin.

   Iñaki Ugarteburu saria antolatu duten erakundeen ordezkariek banatu dituzte sariak, hots, Josune Ariztondok berak, foru erakundeko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusi Miren Dobaranek, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi Sabin Anuzitak, EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreorde Gidor Bilbaok, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntz Politikako zuzendari Joxin Etxezarreta, Euskaltzaindiako presidente Andres Urrutia eta Azkue Fundazioko zuzendari Rodrigo Gartziak.

   Ekitaldia Josune Ariztondoren hitzekin bukatu da. Ariztondok euskarazko Wikipediak egun dituen edukiak eta jakintza librearen garrantzia azpimarratu ditu. Sarien deialdia maiatzan bukatu zen, baina irailaren 17an Software Askearen Eguna ospatzen da eta egitasmo honekin bat etortzeko ekitaldi hau data honetan burutzea erabaki zen.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un total de 14 magistrados de la LXII Promoción de la Carrera Judicial se incorporarán a Galicia Viuda de Buesa afirma que "el olvido es imposible" y pide una "profunda autocrítica" a la izquierda abertzale Las cajas aligeraron sus plantillas un 14% desde máximos de 2008

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.