Babesik gabeko adingabeak zaintzeko prest dauden pertsona eta familiak bila dabil Bizkaiko Aldundia

Actualizado: lunes, 29 septiembre 2014 17:11

BILBO, 29 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak kanpaina bat abiarazi du Familia Harrera Sustatzeko Programari buruzko informazioa emateko eta familia eta pertsona hartzaileak erakartzeko. Horretarako, zenbait ekimen abiarazi ditu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin batera. Erakundeen arteko lankidetzaren helburua da laguntza eskatzea beren etxea babesik gabeko neska-mutilei irekitzeko prest dauden familiei eta, hasteko, web orriko espazio berria aurkeztu da.

Halaber, familia harrera ikastetxeen bidez hedatzeko ekimen bat martxan jartzea aurreikusi da, hain zuzen, ikastetxeei eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilei eta haien familiei zuzendutako lehiaketa bat, Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintzako foru diputatu Pilar Ardanzak azaldu duenez.

Hori guztia errazteko eta harrera familiek esperientzia zelan bizi duten erakusteko, hartutako ume, harrera familia eta ama biologikoei buruzko bideo batzuk prestatu dira. Foru erakundeak espero du bideo horien bidez ohartzea harrera "beharrezko alternatiba" bat dela, umeak hobeak izaten laguntzen duela eta inplikatutako heldu guztiek esfortzu handia egin behar dutela.

Orobat, Bizkaiko Aldundiak material didaktikoak prestatu ditu, familia harrera ikasgeletan aurkezteko. Material horien helburua da orientazio metodologikoa ematea eta jarduerak antolatzea. Beraz, ikasleen bidez, familiengana heldu nahi da.

Horrez gain, kontakizun eta pintura lehiaketa bat egitea pentsatu da, laster aurkeztuko dena. Lehiaketa Bizkaiko ikastetxe publiko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta egongo da da, eta, haren bidez, familia harreraren errealitatea landu nahi da, ikasleekin zein gurasoekin, familia harrera bizikidetza modu bat dela ikusarazteko eta horren beharra duten umeei laguntzeko beharraren inguruan buruz sentsibilizatzeko.

Kalkuluen arabera, gaur egun, bost familia behar dira oso ume txiki batzuk presazko harreran hartzeko; beste 15 familia gehiago, 9 urtetik beherako neska-mutil adingabe, harrera luzeagoetan eta mugagabean hartzeko, eta bost familia, elkarrekin hartu behar diren bi neba-arrebako taldeak hartzeko.

Familia Harrera Sustatzeko Programako arduradunekin harremanetan jartzeko bi bide daude: 944 470 737 telefonoa eta acogimientofamiliar@bizkaia.net helbide elektronikoa.