Babesturiko 5.523 etxebizitza amaitu dira 2011n Euskal Autonomia Erkidegoan

Actualizado: jueves, 26 enero 2012 11:40
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan babesturiko 5.523 etxebizitza amaitu dira 2011n, eta gehienezko muga historikoa lortu da horrela. Etxebizitza horietatik 1.117 alokairukoak dira, eta modu horretan, %20 lortu da amaitutako alokairuko etxebizitzetan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak jakinarazi duenez.

   Eraikitzen hasitakoei dagokionez, 780 etxebizitza alokairukoak dira, hau da, %18, eta hori, "aurrekontu-zailtasunak eta finantzatze-murrizketak izan arren". Horien ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak berrikusi egin behar izan ditu helburuak eta alokairuko etxebizitzen eraikuntza kopurua murriztu. Murrizketa hori konpentsatzeko, hutsik dauden etxebizitzak alokairurako mobilizatzeko indarrak areagotu ditu, Bizigune eta bitartekaritzako programa berriaren bitartez.

   Kopuru horiek ikusita, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak gainditu egin du 2010-2013ko Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailean ezarritako eraikitze-hasieren helburu orokorra, 4.450 etxebizitza, alegia.

   Eraikuntzaren sektorean neurri handi batean eta finantzaketan eragina duen krisi ekonomikoa kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak 2011ko etxebizitza babestuen eraikitze-hasieren eta amaieren datuen balorazio "oso positiboa" egin du. Kasu bietan, gainditu egin dira etxebizitza libreen eraikitze-kopuruak. Espainiako Etxebizitza Ministerioaren arabera, Euskadin 4.861 etxebizitza libre amaitu ziren 2011, eta 4.082 eraikitzen hasi ziren.