"Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean" erakusketa Bilbon izango da ikusgai

AlhondigaBilbao zentroa
Foto: Europa Press
Actualizado: lunes, 24 febrero 2014 13:28

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   "Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean" erakusketa AlhondigaBilbao zentroan izango da ikusgai gaurtik maiatzaren 4ra bitartean. Erakusketa Donostian jaio zen, San Telmo Museoan, besteak beste, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

   Egitasmoa sendotzen joan dan ordutik, eta jarraipena izan du Baionan aurrena eta Gasteizen ondoren. Orain, Bilboren txanda heldu da; gaur inauguratuko dute AlhondigaBilbaon, eta maiatzaren 4ra bitartean izango da zabalik.

   Gaur goizean aurkeztu dute proiektua prentsaren aurrean. Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak esan duzuenez,  erakusketa "gure hizkuntzari buruzko azalpenak mundu osoan barrena zabaltzeko aparteko tresna da, bai nazioarteko unibertsitatetan, bai bestelako egitasmoetan burutzen ditugun zabalkunde lanetan".

   "Hizkuntza bizirik da hiztunik badu, ikasia bada, erakarmenik badu, bizia bada. Euskarak baldintza horiek guztiak bete dituelako iraun du, baina egungo mundu eleanitzean izango duen etorkizuna bermatzeko ardura dugu guztiok. Gure esku dago zabaltzea, kutsatzea, euskaraz txiokatu, jolastu, sukaldatu, idatzi, irakurri, maitatzea", esan du.

   "Badu, Bada" erakusketak AlhondigaBilbaon izango duen espazioan hainbat esparruri lotutako jarduerak egingo dira, hala nola zientzia eta teknologia, arte biziak, sorkuntza literiarioa, gazteak, hiri espazioa, hizkuntza bateko dialektoen arteko eta hizkuntza horren eta beste batzuen arteko elkarbizitza.