Baimendutako alkohol tasa hirukoiztu duen gidari bat atxilotu dute Getxon

Publicado: viernes, 24 febrero 2017 16:57

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udaltzaingoak 40 urteko gizonezko bat atxilotu du ostiral honetan Areeta auzoan, bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, legezkoa dena baino hiru aldiz handiagoa zen alkohol tasarekin gidatzen ari baitzen.

Atxiloketa goizaldeko 01:45 aldera izan da, Areetan, gidari batek gelditzeko seinale bat ez errespetatzeagatik autoa geldiaraztea eskatu ondoren. 40 urteko gizonezkoari egindako alkoholemia probaren emaitza 0,73mg/l izan da, hau da, legezkoa dena baino hiru bider handiagoa. Horregatik, atxilotuta eraman dute, bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, dagozkion polizia eginbideak hasi dituzte eta Getxoko guardiako epaitegira bidaliko dituzte, epaiketa azkarraren prozedurapean.