Bakalilaoa eta Errioxako ardoa izango dira protagonistak Gernika-Lumomoko Azoka Berezian

Puesto De Frutas Y Verduras
ARCHIVO
Actualizado: miércoles, 3 agosto 2011 19:39


BILBO, 3 Ago. (EUROPA PRESS) -

Hileko lehen larunbat guztietan bezala, datorren abuztuaren 6an Azoka Berezia hartuko du Gernika-Lumok goizeko 9.00tatik eguerdiko 14.30ak arte herriko Merkatu Plazan, Udalak berak jakinarazi duenaren arabera.

Bakailaoa eta Errioxako ardoa izango dira kasu honetan Azoka Bereziko protagonistak, eta bertaratzen direnek bakailao pintxoak jan eta ardo eder hori edateko aukera ezin hobea izango dute.

Protagonistez aparte, larunbatero ospatzen den azokan ohikoak diren produktuak erosteko aukera ere izango da, horien artean, eskualdeko baserritarren fruta eta barazkiak. Horretaz aparte, artisautza ere presente izango da, horien artean zestogileak eta zeramikagileak, baita eztia eta patea bezalako kalitatezko produktuak erosteko aukera ere.

Batzuk erosten diharduten bitartean, besteek, txikienek hain zuzen ere, jokoez gozatzeko aukera izango dute Merkatu Plazan bertan.