"Bakea, bizikidetza eta elkarrizketa Euskal Herrian" ikerketa bekaren deialdia egin du Donostiako Udalak

Actualizado: viernes, 9 enero 2015 12:56
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 9 (EUROPA PRESS)

   Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak ikerketa beka bat gauzatzeko deialdia abian jarri du, "Bakea, bizikidetza eta elkarrizketa Euskal Herrian" izenburuarekin. Horretarako, 17.600 euroko ordaina egingo du.

   Hilabeteko epean, alegia, otsailaren 10era arte, hau barne, lanaren aurreproiektua eta dagokion dokumentazioa aurkezteko aukera izango da. Horretarako xedatutako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarrietara jotzea gomendatzen da.

   Donostiako Udalak jakinarazi duenez, deialdiaren bidez aukera zabaldu nahi zaie pertsona nahiz taldeei bake bidezkoago eta iraunkorragoa lortzen laguntzeko eta Euskal Herriko gatazkan kokatzeko.

   Zehazki, hiru ikerketa gai izango dira: Donostian eta, hedaduraz Euskal Herrian, bizikidetza, elkarrizketa eta bakea sustatzeko proposamenak eta mekanismoak biltzea edo planteatzea; Donostian euskal gatazkaren inguruan dauden oroitzapenak eta pertzepzioak biltzea eta aztertzea; eta proposamena, entzuteko, hitz egiteko, enpatiarako, erresilientziarako, konfiantzarako, aitortzarako eta Donostiako bizikidetzaren mesedetarako diren esperientziak trukatzeko guneak eta dinamikak aztertzea.