Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Ipuin eta Margolanen VIII. Lehiaketa abian da Donostian

Actualizado: lunes, 16 enero 2012 18:44
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

   Donostiako Udalak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bitartez, eta Donostia Kulturarekin eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren lankidetzarekin, haur eta gazteei zuzenduriko Ipuin eta Margolanen VIII. Lehiaketa deitu du, "Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko ipuin eta margolanak" goiburupean.

   Antolakuntzak adierazi duenez, 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago, hezkuntza eskolen, haurtxokoen, elkarte edo akademien bitartez edo norbere kabuz. Eskola-umeak gai honi buruz hausnartzea eta balioen eta giza eskubideen buruzko beren kezkak eta ideiak ipuin eta margolanetan islatzea da helburua.

   Lanen aurkezpena Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean edo posta ziurtatuaz egin ahal izango da hurrengo helbidean: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea. Aiete Jauregia, Aiete pasealekua, 65. 20009 Donostia. Lanak otsailaren 10era arte jasoko dira.

   Partaide guztiek diploma bat eta "Bazen Behin" lehiaketara aurkeztutako lan aukeratuen sorta biltzen duen liburua jasoko dute. Hautatuei argazki kamera bat edo eskola material ludikoa emango zaie. Ekitaldiaren antolakuntzak 650 euroko saria eman ahal izango dio parte-hartzea eta lehiaketaren funtsa diren helburu eta balioak gehien bultzatu dituen ikastetxe, haurtxoko edota erakunderi.

   Lan guztiak Victoria Eugenia Antzokiko Erakusketa aretoan jarriko dira iikusgai, Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren baitan. Bestalde, sari-ematea Victoria Eugenia Antzokian egingo da, apirilaren 22an ospatuko den ekitaldi publiko eta doako batean.