Bakioko jaietako barraken prezioa %30 merkeago izango da aurten

Umeentzako barraka
BAKIOKO UDALA
Actualizado: martes, 22 agosto 2017 11:44

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

Bakioko Udalak hitzarmena sinatu du AFADE elkartearekin (Asociación de Feriantes Autónomos de Euskadi) jaietako barraken prezioa erregulatzeko asmoz, %30 murriztuz. Udalak jakinarazi duenez, aurten San Joan Doloz jaiak abuztuaren 26tik irailaren 2ra izango dira.

Akordio honen bitartez arrazoizko prezioak lortu dira Bakioko familia guztiek atrakzio hauekin goza dezaten. Horrela, umeentzako barrakak 1,80 euroko kostua izango du, eta gazteenak bi eurokoa. Gainera, abuztuaren 28 eta 29an, 11:00etatik 14:00etara, tiketak 1€tan egongo dira.

Atrakzioen prezioetako edozein intzidentziaren aurrean, Udaleko bulegoarekin ahalko da harremanetan jarri.