Bakioko XXXI. Musika Astea ostiralean hasiko da

Bakioko XXXI. Musika Astea
BAKIOKO UDALA
Actualizado: martes, 11 julio 2017 13:43

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

Bakioko XXXI. Musika Astea hasiko da ostiralean, uztailaren 14an, Etxe kantautore berriztarraren kontzertuarekin, eta zazpi emanaldi eskainiko ditu uztailaren 28ra bitartean, antolakuntzako iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Bakioko Udalak (musika arloko zenbait adituren laguntzaz), Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Musika Astea. Esan bezala, uztailaren 14tik 28ra zazpi kontzertu izango dira, guztiak doan. Uztailaren 14, 21 eta 28ko saioak Txakolingunean izango dira, 20:00etan, eta, uztailaren 17, 18, 19 eta 20koak, aldiz, Andra Mari elizan, ordu berean.

Horrela, Bakioko XXXI. Musika Astea hasteko, ostiralean, uztailaren 14an, Etxeren kontzertua izango da, Txakolingunean. Hilaren 17an, Anido gitarra laukoteak emanaldia eskainiko du Andra Mari elizan, eta biharamunean, uztailaren 18an, Landarbaso Abesbatzaren txanda izango da toki berean.

Uztailaren 19an, Garbiñe Abendaño sopranoa, Margarita Lorenzo de Reizabal pianista eta Julene Zenikazelaia Garai rapsoda elkartuko dira Andra Mari elizako agertokian, eta hurrengo egunean, hilaren 20an, Elena R. Chamon eta Iñaki Salkdaña pianistak ariko dira eliza berean.

Bukatzeko, James Room bilbotarra Txakolingunean izango da uztailaren 21ean, eta Bakioko XXI. Musika Astea Mud Candies talde bilbotarraren kontzertuarekin bukatuko da, uztailaren 28an, Txakolingunean.