Balmasedako La Encartada Fabrika Museoak bisita antzeztuak eskainiko ditu igande honetan

Iaz egindako bisita bat
BIZKAIMEDIA
Actualizado: viernes, 6 marzo 2015 18:38

BILBO, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak bisita antzeztuak antolatu ditu Balmasedako La Encartada Fabrika Museoan iganderako, martxoaren 8rako, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eta, horrela, 1918an fabrika batean nola lan egiten zen jakin ahal izango dute bisitariek. Bi hitzordu izango dira, 12:00etan eta 13:00etan, foru erakundeak jakinarazi duenez.

Zazpigarren urtez jarraian egingo dira antzerki gisako bisitaldiak, Jose Angel Ramón "Zarra"-ren zuzendaritzapean, eta, harekin batera, Balmasedako 30 lagun eta museoko langileak arituko dira.

Bisitetan parte hartzeko, komenigarria da lekua gordetzea, bai 94 680 07 70 telefonora deituta (09:00etatik 14:00etara), bai info@laencartadamuseoa.com helbide elektronikora idatziz. Sarrerak 3 euro balioko du, eta 12 urtetik beherakoentzat doan izango da.