Banarte antzerki taldeak larunbatean antzeztuko du azken aldiz David Barberoren "Vuelve, bigotillo, vuelve"

Antzezlanaren kartela
BANARTE.NET
Actualizado: jueves, 3 febrero 2011 13:10

BILBO, 3 Feb. (EUROPA PRESS) -

Banarte antzerki konpainiak larunbatean taularatuko du azken aldiz David Barberoren "Vuelve, bigotillo, vuelve" antzezlana Durangoko (Bizkaia) San Agustin kulturgunean. Obra 2010eko apirilean estreinatu zen Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian, arrakasta handiarekin.

Gainera, Banarte antzeki taldeak sari bat lortu du Arnedon "Vuelve, bigotillo, vuelve" antzezlanarekin, urtero Sendero taldeak antolatzen duen Terraza Abierta Sendero antzerki jaialdian, obra hobeto eszenaratuta izateagatik.

Antzerki taldeko iturriek jakinarazi dutenez, "Vuelve, bigotillo, vuelve" kabaret satiriko estiloaren arabera egitarauta dagoen pieza bat da, gizartearen arazoengan eta boterea duten pertsonengan eragina egiteko asmoz.

Abesti tradizionalak, dramatizazioak eta umorea dira antzelanaren osagai nagusiak, gaur egun pil-pilean dauden gizarteko eta politikako gaiekin erreferentziarekin. Kritikaren objektu nagusia anbizioa eta boterea da, baita hauek euren onuran erabiltzen dutenak ere. Pertsonaia ospetsuen ondoan (Jose Maria Aznar), fikziozko beste pertsonaia batzuk agertzen dira obran akzioaren garapenari laguntzeko. Ikuskizunak ordu eta erdi irauten du eta musika zuzuzenean erabiltzen du istorioa kontatzeko.