Barne Produktu Gordina %3,1 eta enplegua %1,9 gora EAEn 2016an

BPG igo egin zen 2016an
Europa Press
Actualizado: viernes, 27 enero 2017 11:12

   BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) %3,1eko hazkundea izan zuen 2016. urtean, aurrekoan baino bi hamarren gehiago. Enplegua %1,9 igo zen, Eustat erakundeak egindako lehen zenbatespenen arabera.

   Industriaren eta Zerbitzuen sektoreen hazkundeak batez bestekoaren inguruan izan ziren, eta Lehen sektorean eta Eraikuntzan hazkunde apalagoak gertatu ziren. Eraikuntzan bigarren hazkundea izan da jarraian, zazpi urtez negatiboan ibili ondoren.

   Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegua %1,9 gehitu zen 2016. urtean, aurrekoarekin alderatuta eta dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta.

   Bestalde, BPGk %2,9ko hazkundea izan zuen 2016ko laugarren hiruhilekoan urte artean, urtaro eta egutegi eraginik gabe. Aurreko hiruhulekoaren aldean, aldakuntza tasa %0,6 izan zen.

   Eskaintzaren ikuspegitik, 2016ko laugarren hiruhileko urte arteko hazkundea gertatu zen Zerbitzuek jokaera hobea izan zutelako eta Industrian hazkunde erritmoari eutsi zitzaiolako.

   Azkenik, enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %1,9 gehitu zen iazko azken hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hiruhileko artean %0,8ko hazkundea izan zen.