Baskoniak Alberto Corbacho fitxatu du datozen bi denboraldietarako

Alberto Corbacho, denboraldiko hiruko jaurtitzaile onenaren sariarekin
Foto: Europa Press
Actualizado: lunes, 29 junio 2015 12:00

GASTEIZ, 29 (EUROPA PRESS)

   Laboral Kutxa Baskoniak Alberto Corbacho hegaleko mallorcarra fitxatu du datozen bi denboraldietarako. Corbacho (30 urte eta 2.00 metro) Rio Natura Monbús talde galiziarretik dator eta 2015/2016 denboraldirako gasteiztarren lehen fitxaketa da, Velimir Perasovic entrenatzaile berriaren ondoren.

   Alberto Corbacho astelehen honetan bertan helduko da Gasteizera eta azterketa medikoa datozen egunetan egingo du, ondoren aurkezpena ofiziala egiteko, Baskoniak bere webgunean jakinarazi duenez.

   Palmako hegalekoak Rio Natura Monbús taldean jokatu du azken bost denboraldietan, eta Endesa Ligako hiruko jaurtitzaile onena izan da bukatu berri den denboraldian: guztira 98 hiruko sartu zituen, partidako 2,88. Bigarren urtez jarraian izan da Endesa Ligako hiruko jaurtitzaile onena.

   Halaber, joan den denboraldian, batez beste, partidako 24 minutu jokatu eta 12,3 puntu lortu zituen Alberto Corbachok, talde galiziarreko jokalari nagusienetakoa izanik.