Basurtuko Ospitalean bakarturik dagoen pazienteak ez du ebolarik

Hospital de Basurto
EUROPA PRESS
Actualizado: martes, 19 agosto 2014 17:55

BILBAO, 19 Ago. (EUROPA PRESS) -

Sierra Leonatik duela egun batzuk bueltatu eta Basurtuko Ospitalean bakarturik dagoen Barakaldoko auzokoak ez du ebolarik. Gizonari egin zaion analisiak malaria duela egiaztatu du, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila jakinarazi duenez.

Gaixoak bakarturik jarraitzen du Basurtuko Ospitalean, ebola kasuak kontrolatzeko martxan jarri den protokolorako erreferentzia zentroan, eta bere egoera ona da.

Egindako analisiak ebolaren birusa baztertu du eta orain, medikuek malaria duela susmatzen dute. Horregatik, gaixotasun hori sendatzeko tratamendua ezartzen hasi zaio.

Osakidetzak ebola gaixotasuna baztertzeko protokoloa martxan jarri zuen atzo, kasu honetan Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek erabakitako baldintzak aurkitzen baitziren.

Gaixoa Sierra Leonan egon da lan arrazoiengatik eta berak sukarra zeukan ospitalera heldu zenean. Beraz, protokoloak adierazten duen bezala, gizona bakartu zuten.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak lasaitasun mezua errepikatu du eta alarmarik sortzeko arrazoirik ez dagoela azpimarratu du. Era berean, ebola baztertu denez, Osasun Sailak ez duela gaixoaren egoerari buruzko informazio gehiagorik emango adierazi du.