Batxilergoan eta LHn euskarazko ikasketak sustatzeko "Nahi dudalako!" ekimenaren lehen saria eman dute

Narbaiza ikasleari saria ematen
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 18 junio 2018 16:36

BILBO, 18 Jun. (EUROPA PRESS) -

Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotziak "Nahi dudalako!" ekimenaren lehenengo saria eman dio astelehen honetan Eneko Bilbao ikasle bilbotarrari, hain zuzen, Ipad 32GB ORO tableta bat. Alkarbide elkartearekin elkarlanean antolatutako ekimenean Bizkaiko 16 udalerrik eta bi mankomunitatek hartu dute parte. Ikasketak euskaraz egiten ari diren DBHko 4. mailako ikasleentzat da ekimena, eta Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ere euskaraz egiten jarraitzea da helburua.

Kanpainaren berri emateko, joan den martxoan, Bilboko Udalak informazio liburuxka bat zabaldu zuen DBHko 4. mailako ikasleen artean. Bilbon 2.870 bat banatu ziren, maiatzeko lehenengo hamabostaldian matrikulatzera zihoazen gazteek nahiko denbora izan zezaten euskaraz ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko.

Kanpainaren helburua da DBHko 4. mailako ikasleei eta euren orientatzaileei informazioa ematea Batxilergoa eta LH euskaraz egiteko aukerei eta Bilbon eta Bizkaian horretarako dagoen hezkuntza arloko eskaintzari buruz.

Gainera, www.nahidudalako.com web orrian bildutako informazioa ikasleen gurasoentzat ere bada. Horrez gain, web orri horretan eskaintza unibertsitarioaren berri ematen da, eta bihar-etzi izan daitezkeen zalantzak argitzeko aukera ere eskaintzen da.

Web horretan gazteei aukera eman zitzaien inkesta bat bete eta hiru sariren zozketan parte hartzeko: tableta bat, kirol kamera bat eta korrika egiteko erloju bat. Aurtengo lehenengo saria, Ipad 32GB ORO tableta, Eneko Bilbao ikaslearentzat izan da. Bilboko ikasleak udaletxean jaso du saria.