Bazter Fest jaialdiak emakumeeek egindako hip hopa eramango du larunbatean Bilborock aretora

Bazter Fest
BILBOKO UDALA
Publicado: viernes, 15 diciembre 2017 17:49

BILBO, 15 Dic. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Eskina Femenina kolektiboak Bazter Fest jaialdiaren hirugarren edizioa antolatu dute larunbaterako, abenduaren 16rako, Bilborock aretoan, doako sarrerarekin. Programak helburu bikoitza du: Ibaiondo barrutian dauden kultur eta gizarte arloko ekimenak ezagutaraztea eta bultzatzea, eta emakumeek hip hopean egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgarritasuna sustatzea.

Antolatzaileek adierazi dutenez, Bazter Fest 19:00etan hasiko da, Hibernando Estudios taldeak eta MarifxAria artistak aldi berean egingo dituzten bi "stencil" tailerrekin. Eguneko bigarren ekitaldia 20:00etan izango da: raparen estetikari buruz hausnartzeko mahai ingurua. Esterotipoei, klixeei eta erreferenteei buruz eztabaidatuko da, besteak beste.

Egitarauak bost hip hop artistaren emanaldiarekin jarraituko du. Natsu Monk irundarrak hasiko du, eta jarraian ariko dira La Ziega, Ms Maiko, Starr eta Zeidah. Amaitzeko, 01:00etatik aurrera, Txankleta DJak emakumezko MCen itzuli bat gidatuko ditu. Emanaldi horretan La Basu eta Aneguria artistek parte hartuko dute, besteak beste.