BBK-k darorren astelehenean irekiko du haur eskolen sarean izena emateko epea

Actualizado: sábado, 31 enero 2015 13:19

BILBO, 31 Ene. (EUROPA PRESS) -

BBK-k 2015-2016 ikasturterako bere haur eskolen sarean izena emateko epea zabalduko du datorren astelehenean, otsailaren 2an, eta eskaera egin nahi duten familiek Internet bidez egin ahal izango dute otsailaren 26ra arte. Formularioak www.bbk.es webguneko familien atalean edota www.bbkobrasocial.net webgunean eskura daitezke.

Datorren ikasturterako, BBKren haur eskoletan 350 plaza izango dira, Bilbon, Barakaldon, Basaurin eta Getxokon dauden zazpi ikastetxetan banatuta, eta guztiak 0 eta 2 urte arteko neska-mutikoentzat, finantza erakundeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

BBKren haur eskolak tradizio pedagogiko handiko hezkuntza zentroak dira Bizkaian. Gainera, ume txikiak dituzten gurasoen lana eta familia bizitza bateragarri egiten laguntzen dute, zabalik egoten baitira irailetik uztailera, 07:30etik 18:00etara.

40 urte baino gehiagoko esperientziarekin, "BBK aitzindari izan zen familiei eskainitako zerbitzu hau sortu zuenean". Horregatik, eta umeekin ezartzen den harremanaren alderdi pedagogikoak bereziki zaintzen dituelako, "zerbitzu hau haur hezkuntzaren abangoardian dago Bizkaian", bere arduradunek nabarmendu dutenez.

Hori guztia osatzeko beharrezko ekipamendua dago, beren eskolaldia hasten duten umetxoei kalitatezko arreta elebiduna eskaintzeko. Hileko kuotan jatordua eta zerbitzu guztiak sartzen dira, eta familiaren errenta mailaren arabera ordaintzen da.