BBK Jazz Guggenheim Gauak izango dira aurten ere Bilboko Aste Nagusian

Javier Colinak hasiko du zikloa
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: lunes, 23 julio 2018 12:33

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Jazz musikaren zaleek hitzordua izango dute aurten ere Guggenheim Bilbao Museoan, BBK Jazz Guggenheim Gauak egitaraua izango baita Aste Nagusian zehar, abuztuaren 21etik 24ra. Emanaldiak Atrioan, eta publikoak aukera izango du erakusketak bisitatu eta gauez kopa bat hartzeko, 23.15etik 02.00etara.

Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, BBK Jazz Guggenheim Gauak abuztuak 21ean hasiko dira, Javier Colina kontrabaxu jotzailearekin eta bere taldearekin. Biharamunean, abuztuaren 22an, Uffe Markussen laukote danimarkarraren txanda izango da.

Halaber, abuztuaren 23an, ostegunarekin, Mouhannad Nasser eta Albert Sanz musikarien taldeak laute siriarra, pianoa, kontrabaxua eta perkusioa batuko dituzte, "Mediterraníes" diskoaren aurkezpenean. Azkenik, abuztuaren 24an, Marco Mezquida pianista eta konpositoreak "Maurice Ravel-en bidaia imajinario musikala" eskainiko die bertaratutakoei, bere taldearekin batera.

BBK Jazz Guggenheim Gauak ekimeneko saioetara doazenek aukera izango dute museoko programazio artistikoaz gauez gozatzeko. Horrela, honako erakusketak aurkituko dituzte: "Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz", "Chagall. Urte erabakigarriak, 1911-1919", "Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia" eta "Javier Téllez: Itzal-antzerkia". Gainera, egun horietan aukera izango da "Artea Ikasbide" EAEko ikastetxeetako ikasleek egindako artelanen hautaketa bisitatzeko.