BBK-Urdaibai Bird Center ikerketa bekak eskatzeko epea irekita dago

Urdaibai Bird Center
Foto: URDAIBAI BIRD CENTER
Actualizado: miércoles, 25 febrero 2015 12:54
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

   Urdaibaiko Biosferaren Erreserban gauzatuko diren BBK-Urdaibai Bird Center ikerketa eta dibulgazio bekak eskatzeko epea zabalik dago. Bekak parte hartzaileen prestakuntza sustatu nahi dute Urdaibai Bird Centerreko ikerketa ildoekin eta hegaztien eta beren habitaten ezagutzarekin loturiko lanak eginez.

   Iraupena bederatzi hilabete da, eta astean 30 ordu egingo dituzte bekadunek, apirilean hasi eta abenduan bukatzeko. Parte hartzaileek zentroko tutore bat izango dute, eta praktika eta prestakuntza lanak egoki gauzatzeaz arduratuko da bera, BBK-ko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

   BBK-Urdaibai Bird Center ikerketa beken helburua gazte langabeei lan munduan sartzen laguntzea da, beti ikerketa, ekoturismo edo "enplegu berdeak" delakoen barruan etorkizun handikoak diren lanetan. "Azken batean, natura eta ingurumenarekin erlazionaturiko ikasketetan tituludunei lan munduan sartzen laguntzea da helburua", azaldu dute.

   Bekak eskuratu nahi dituzten gazteek Bizkaian izan behar dute helbide fiskala eta 25 urtetik beherakoak izan. Gainera, Biologian edo Ingurumen Zientzietan titulu akademiko ofizial eta homologatua izan behar dute, langabezian egon praktika hasten den unean eta aurrez parte hartu gabea izan BBK Fundazioak finantzaturiko praktika programaren batean.

   Era berean, kontuan hartuko da hizkuntzak (euskara, ingelesa, frantsesa) jakitea eta ornitologian, ekologian eta natura ingurunean esperientzia eta ezagupenak izatea, bai eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren natura balioetan ere.

   Beka hauek zenbait erakunderen arteko lankidetza akordioan sartzen dira: Aranzadi Zientzia Elkartea, BBK Fundazioa eta Lanbide. Bekaren diru kopurua 4.500 euro da pertsonako.

"AUKERA EDERRA"

   BBK-k eskaintzen duen beken programaren barruan, Urdaibai Bird Centerreko bekak "aukera ederra" dira gazte askorentzat beren lehenengo esperientzia lortzeko naturaren ikerketa, zientzia dibulgazio eta habitaten kudeaketa eta erabilerari buruzko arloetan.

   Urdaibai Bird Center Urdaibaiko Biosferaren Erreserban dago. Labar, hondartza, baso, ibai, padura eta ibarrez osatua, Euskal Herrian paisaia eta ekologia aldetik aniztasun handieneko guneetako bat da.

   Bizkaiko Golkoan dago eta, ezbairik gabe, espeziei buruzko ezagutzan sakontzeko toki paregabea da, bai eta beren habitatak eta migrazio etapak aztertzeko ere.