Bederatzi bandera gorri Bizkaiko hondartzetan, gaur

Bizkaiko hondartza
Europa Press - Archivo
Actualizado: viernes, 17 agosto 2018 11:50

BILBO, 17 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, bandera gorria dago gaur Bizkaiko bederatzi hondartzetan: La Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil, Bakio, Aritzatxu, Laida, Laga eta Ogella. Horrenbestez, bainua debekatuta egongo da hondartza horietan guztietan.

Bestalde, bandera horia dago beste bederatzi hondartzatan: Muriola, Gorliz, Laidatxu, Toña, San Antonio, Ea, Isuntza, Karraspio eta Arrigorri. Hala, arduraz bainatzeko gomendioa dago leku horietan. Bizkaiko gainerako hondartzetan bandera berdea dago, beraz, bainu librea.

Itsasbehera 15.45 aldera izango da, eta itsasgora, berriz, 22.05 aldera. Uraren tenperatura 21 gradukoa da, eta giroarena 19 gradukoa, Gurutze Gorriak aditzera eman duenez.