Bederatzi gizon atxilotu dituzte Andoainen (Gipuzkoa) Araban material metalikoa lapurtzeagatik

Actualizado: miércoles, 6 abril 2011 11:42

DONOSTIA, 6 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek bederatzi gizonezko atxilotu zituzten atzo arratsaldean Andoainen (Gipuzkoa) material metalikoen ustezko lapurreta delitu bat egotzita. Lapurreta Asparren herri arabarrean gertatu zen, eta Ertzaintzak osturiko materiala zeramaten bi furgonetak aurkitu zituen Andoaingo zonaldean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Salaketaren eta ikerketan arabera, lapurreta atzo arratsaldeko lehen orduan gertatu zen Asparrengo eremu hesitu batean. Burdinezko materiala teilatu bat egiteko prestatuta zegoen, bi furgoneta eremura sartu eta barruan zihoazen lagunek lapurtu zuten arte.

Ertzaintzak gertatutakoa jakin zuenean, abisua helarazi zien zenbait ertzain-etxera, eta arratsaldean zehar egindako kontrol eta zainketari esker, ordu batzuk geroago Hernaniko zonaldeko patruilek Andoain inguruan aurkitu zituzten lapurretan parte hartu zuten bi furgonetak.

Agenteek beharrezko egiaztapenak burutu eta Asparrenen osturiko elementuekin bat zetozen burdinezko piezak eta material metalikoak aurkitu zituzten. Horregatik, ertzainek furgonetetan zihoazen bederatzi gizonezkoak identifikatu eta atxilotu zituzten, ustezko lapurreta delitu bat egotzita.

Atxilotuetako bat adingabea da -17 urte-, eta gaintzekoak 22 eta 55 urte artekoak dira. Gaurko egunean zehar eramango dituzte agintzaritza judizialaren aurrera.