Behikiaren kontsumoa sustatzeko Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako kanpaina Bizkaia eta Araba bisitatuz agurtuko da

Kanpainaren protagonista
EUSKO JAURLARITZA
Actualizado: viernes, 1 abril 2011 15:19

BILBO, 1 Abr. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak behikiaren kontsumoa sustatzeko martxan jarri duen "Behi haragia, elikagai zoragarria" kanpainak behikiaren nutriziopropietate ugariak azpimarratzen jarraitzen du, dieta orekatua izateko biztanleria guztiarentzako oso jaki beharrezkoa dela gogoratuz, eta datorren astean agurtuko da Bizkaiko eta Arabako zenbait toki bisitatuz.

Bere sustatzaileek adierazi dutenez, kanpainaren protagonista parrillan poliespanez, epoxi erretxinaz, beirazuntzez eta larru sintetikoz egindako behia daraman 'vintage' furgoneta da. Furgoneta hau Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalerrietan barrena dabil otsailaren 9tik, beren maleta behikiaren elikagai nagusiekin -proteinak, aminoazidoak, burdina, fosforoa eta B12 bitamina- betetzera jendea animatuz.

Datorren astea kanpainaren azkena izango da, eta Bizkaian barrena jarraituko dute bere ibilbidea behiak eta furgonetak. Apirilaren 4an, Zamudio, Derio, Mungia eta Sopelana herri bizkaitarretara hurbilduko dira; hurrengo egunean Bilbora itzuliko dira, eta hurrengoan, Portugalete, Santurtzi eta Sestaora. Trapagaran aldera gerturatuko dira ondoren, eta apirilarenb 8an Urdaibaiko inguruak bisitatuko dituzte. Apirilaren 9an, Arabar Errioxara gerturatuko da kanpaina, otsailean, eguraldi txarra zela-eta, ezin izan baitzuen inguru hura bisitatu.

Bestalde, apirilaren 4an, www.behiharagia.net web-orrialdean egin den errezeta lehiaketaren epea amaituko da. Botoak arratsaldeko 17:00etan zenbatuko dira, eta bozkatu dutenen arteko zozketa hurrengo egunean egingo da. Irabazleen izenak apirilaren 6an argitaratuko dira kanpainaren webgunean, eta irabazleek etxean jasoko dute idatzizko

jakinarazpena. Sariak bost afari izango dira, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko jatetxeetan.