Beldur Barik programak jaietan indarkeria sexista ekiditeko esparruak sortzea proposatzen du

Actualizado: lunes, 13 julio 2015 12:42

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Beldur Barik programak aldi baterako guneak eraikiko ditu festa eta aisialdi esparruetan, indarkeria sexista saihesteko kanpaina bultzatzeko. Kanpainia 2009an jaio eta Emakunde institututak eta Eudel erakundeak bultzatzen dute, Berdinsarea Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarearen esparruan. Guneak udalerri desberdinetako jai esparruetan kokatuko dira eta gazteriari zuzenduta egongo dira, Emakundek prentsa ohar baten bitartez adierazi duenez.

   "Beldur Barik Guneak: eraso sexisten aurkako 2015eko kanpainia" Emakunderen bultzada eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien eta Eudel erakundearen babesa eta finantzaketarekin garatzen den programa da. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntza jasotzen du.

   Aurten, Beldur Barik ikus-entzutezko lehiaketa, irailaren 11n hasiko dena, eta Beldur Barik Topaketarekin batera, azaroaren 28an Amurrion ospatuko dena, udalerri ezberdinetan jaien inguruan Beldur Barik Gunea esparruen sorkuntza proposatu da berritasun bezala aurtengo programan, Emakundek jakinarazi duenez.

   Ekimen honen sorrera, jai eta aisialdi esparruetan zentratuta, gazteriak indarkeria matxistaren kontrako konpromisoa hartzeko beharrean antolatu da, beti errespetu, berdintasun eta autonomia jokabide eta jarrerak bultzatuz. Indarkeria saihesteko, Beldur Barik Guneko helburua nesken ahalduntze jarrera bat garatzea eta mutilen erantzukizun eta interpelazioa bultzatzea da.

   Horretarako, jaietan gazteen artean banatzeko material ezberdina diseinatu da, hala nola erasoak saihesteko gida, pegatinak eta txapak. Halaber, jai esparruetarako musika eta iragarkientzako iradokizunak egin eta neska eta mutilentzako tailerrak antolatuko dira. Proiektuaren helburua gazteriaren artean sentsibilizazio jarrera garatzea eta jaietan gertatzen diren eraso sexistei aurre egiteko informazioa zabaltzea da.